ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA

ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?

Orri honetan Abstrakzio Geometrikoa zer den azaltzen saiatuko naiz. Lehenbizi, edozein estilo artistikoarekin gertatzen den bezala, egia absolutoa ez dagoela esan behar dut. Ikusle edota egile bakoitzak, norberaren ideia, interpretazio eta abarren arabera, modu desberdinean ikus, uler eta egin dezake hasiera batean ustez berdina izan daitekeen gauza bat.

Artea eta irudien sorreran egile bakoitzaren subjektibitatea oso garrantzitsua da, eta berdina esan dezakegu ikusle bezala, irudi edo artelanen baten aurrean gaudenean, bakoitzak ikusi edo uler dezakeenari buruz.

Azalpen hau emanda, Abstrakzio Geometrikoari buruzko Power Point aurkezpena duzue ondoren. Aurkezpenean, Abstrakzio Geometrikoa estiloari buruzko azalpenez gain, irudien irakurketa, Plastika eta Ikus Hizkuntzaren baliabideak, irudien bidezko komunikazioa eta Plastika arloko beste gaiei buruzko azalpenak ere badituzu.

Ikusi eta ikasi !!!





gif_animatua_MWM.gif

Goiko irudiak Matt W. Moore artistarenak dira. Bere lanak abstrakzioan oinarrituta egiten ditu. MWM webgunea bisitatu.

Hona hemen Kandinskyk 1923. urtean egindako VIII. konposaketa irudian oinarritutako The Rediscovery of Kandinsky animazio bideoa, Maarten Meulendinjksek egina. Bertan, irudia musikaz lagunduta azaltzen zaigu.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario