jueves, 30 de mayo de 2013

DBH2-- KOMIKIA--

Aurtengo 2012-13 ikasturteko Lehen ebaluazioan DBH2.mailako ikasleek komikiaren gaia lantzeko aukera izan dute. Bertan ikasleek aurrena gai honen inguruan informazioa jaso dute, honen inguruko teoria eta ezaugarri garrantzitsuenak ikusi dituzte. Ondoren komiki ezberdinak ikusi dituzte, autore eta estilo ezberdinetakoak, bai interneten bidez, bai komiki liburu edo aldizkarietan. Eta azkenik, 3 edo 4 ikasleko taldeetan, komiki bat sortu dute. Hau izan da komikia sortzeko jarraitu dugun prozesua.
 1. Taldean komikiaren gaia adoztu.

 2. Komikiaren argudioa zehaztu.

 3. Sortutako argudioaren gidoia egin biñetaz-biñeta.

 4. Pertsonaiak sortu. Nolakoak diren aipatu eta beraien marrazkia egin.

 5. Komikia marraztu behar duten orrietan biñetak antolatu. Hau da, biñetak banatuko dituzten marrak ondo zehaztu, margenak eta biñeten arteko distantziak ondo zainduz.

 6. Komikia arkatzez marrazten hasi.

 7. Arkatzez guztia marraztuta dagoenean rotulagailu beltz fin batekin errepasatuko dugu.

 8. Behar bada koloreztatu egingo dugu. Edo nahi izanez gero trama edo txuri-beltza erabiliko dugu.
 Hona hemen hauetako komiki bat pausoz-pauso.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario